ASMATZAILEAK ETA ASMAKIZUNAK

lunes, 9 de febrero de 2015
Bigarren proiektuko lanarekin aurrera egiteko, hementxe dituzue zenbait helbide, historian zehar egindako asmakizun garrantzitsunen zerrenda osatzeko eta idatzi beharko duzuen biografia zein asmatzailearena izango den erabakitzeko.

http://eu.wikipedia.org/wiki/Kategoria:Asmatzaileak

http://zientzia.net/

http://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:ZerkLotzenDuHona/newton

http://www.educar.org/inventos/

http://todointeresante.wordpress.com/2007/12/28/30-inventos-que-cambiaron-nuestra-historia-parte-i/

http://www.ideafinder.com/history/of_inventions.htm

ZENBAKI HAMARTARRAK

ZENBAKI HAMARTARREN ARTEKO KONPARAKETAK
BIRIBILDU
BATUKETAK ETA KENKETAK

m.k.t eta z.k.h

martes, 28 de octubre de 2014
Multiplo komunetan txikiena (ariketak)

Zenbaki baten deskonposizio faktoriala: Zenbaki bat faktoreetan deskonposatzea da faktore lehenen biderketa modura adieraztea. 
• Zenbaki bat faktoreetan deskonposatzeko, zatitzaile duen lehenengo zenbaki lehenarekin zatituko dugu.
• Lortutako zatidura, zenbakiaren azpian ipiniko dugu.
• Ahal den beste aldiz, lehenengo zenbaki lehen berarekin zatituko dugu.
• Zenbaki lehen horrekin gehiago zatitu ezin denean, posible den hurrengo zenbaki lehenarekin zatituko dugu zatidura.
• Horrela jarraituko dugu zatidura 1 izan arte. 
• Bukatzeko, zenbakia faktore lehenen berreketen biderketa modura adieraziko dugu.


Hainbat zenbakiren multiplo komunetako txikiena: Bi zenbaki edo gehiago izanik, bakoitzaren multiploak kalkulatu, eta ikusiko dugu badirela zenbaki batzuk zenbaki haien guztien multiplo direnak aldi berean.
Errepikatzen diren multiplo horietatik txikiena da garrantzitsuena -0a kontuan izan gabe-. Multiplo komunetako txikiena du izena, eta era laburrean honela adieraziko dugu:m.k.t. Bi zenbakiren edo gehiagoren multiplo komunetako txikiena multiplo komunen arteko txikiena da, 0 kontuan hartu gabe.

Nola lortu multiplo komunetako txikienaBi zenbakiren edo gehiagoren m.k.t.kalkulatzeko, lehenengo eta behin, faktore lehenetan deskonposatuko ditugu zenbakiok; ondoren, faktore komunak eta ez-komunak, bakoitzaren berretzailerik handienera jaso, eta beren artean biderkatuko ditugu.

M.K.T_INMA.png

Hainbat zenbakiren zatitzaile komunetako handienaBi zenbaki edo gehiago izanik, bakoitzaren zatitzaileak kalkulatu, eta ikusiko dugu badirela zenbaki batzuk zenbaki haien guztien zatitzaile direnak aldi berean.
Errepikatzen diren zatitzaile horietatik handiena da garrantzitsuena. Zatitzaile komunetako handiena du izena, eta era laburrean honela adieraziko dugu: z.k.h.

Bi zenbakiren edo gehiagoren zatitzaile komunetako handiena zenbaki horien guztien zatitzailerik handiena da.
Bi zenbakiren arteko zatitzaile komun bakarra 1 denean, zenbakiak elkarrekiko lehenakdirela esaten da.

Adibidez, 14 eta 15:
 14ren zatitzaileak: 1, 2, 7, 14
 15en zatitzaileak: 1, 3, 5, 15

Nola lortu zatitzaile komunetako handiena 
Bi zenbakiren edo gehiagoren zatitzaile komunetako handiena lortzeko, lehenengo eta behin, faktore lehenetan deskonposatuko ditugu zenbakiok; ondoren, faktore komunak bakarrik hartu, eta bakoitzaren berretzaile txikienera jasoko ditugu. Azkenik, beren artean biderkatuko ditugu.


Nola lortu zatitzaile komunetako handienaBi zenbakiren edo gehiagoren zatitzaile komunetako handiena lortzeko, lehenengo eta behin, faktore lehenetan deskonposatuko ditugu zenbakiok; ondoren, faktore komunak bakarrik hartu, eta bakoitzaren berretzaile txikienera jasoko ditugu. Azkenik, beren artean biderkatuko ditugu.

Z.K.H._inma.png
"Gure lekua"

MATEMATIKA 4.gaia

Aste honetan, Matematikako 4. gaian, multiploak eta zatitzailek lantzen hasiko gara. Azken hauekin, batez ere, zailtasunak izango ditugu. Hemen, goiko loturan edo beheko irudian klikatuz, etxean gai hau errepasatzeko aukera izango duzue, baita horretan trebatzeko ere. Ea erabiltzen dugun eta baliogarria egiten zaigun. Erabiltzen diren hainbat hitz arraroak egingo zaizkizue, adibidez anizkoitz (multiplo). Arazoren bat bazenute erabil ezazue hiztegia. Ariketa hauek hortan trebatzeko baliogarriak izan daitezke. 





MATEMATIKA 3. GAIA

lunes, 6 de octubre de 2014
Zenbaki osoekin aritu nahi izanez gero, hemen dituzue ariketa erraz batzuk. Bertan aritzea, gelako ariketak ulertzeko lagungarria izan daiteke.

Zenbaki positibo eta negatiboak 

Ez ahaztu seinua

Eragiketak

ERRO KOADROAK

lunes, 29 de septiembre de 2014
ARIKETAK, ARIKETAK, ARIKETAK...

10 BERRREKIZUNEKO BERREKETAK

Ariketak egiteko klikatu HEMEN

Con la tecnología de Blogger.
 

Navega